Gaur Bilboko Berbalagunon lehen topaketa egingo dute Irala auzoan. Kurtsoari hasiera ofiziala izango da eta, batez ere, Iralako berbalagun taldeak betetzen duen 10. urteurrena ospatzeko aitzakia ezin hobea.Bilboko Berbalagun egitasmoaren inguruan berba egin dugu saioan Aitorrekin. Poteoa eta tarta, ospakizun xumea baina berbalagunok elkar ikusteko aitzakia izango da gaurkoa. Berbalagun […]

Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartuta, ‘Artxipielagoa’ ikuskizunean, igandean Arriaga antzokian eskainiko dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista biltzen ditu ikuskizunak. Kontzertuaren lehen zatian euskal kantutegi tradizionalari helduko diote eta bigarrenean, Mikel Laboaren eta […]

Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten […]

Asteazkenean  azaroak 15, zinebi jaialdiaren barruan ”Estitxu” dokumentala estreinatuko da. Otsailean 25 urte beteko dira zendu zela. Franck Dolosor kazetariak egin du dokumentala, dokumentalaz honako hau irakurri diogu, “Nahiz eta mende laurdena iragan den, Estitxu “bizirik” dago eta bada garaia zor zaion aitortza emateko, iruditan, solasean eta kantuz nola ez…”. […]