Aste honetan Nintendo Switch kontsola berriaren aurkezpena komentatzen dugu, eta honekin batera etorriko diren jokuak eta osagarriak. Gainera, Europar Batasunaren errobotentzako lege-proikektu berriari buruz hitz egiten dugu eta Las Vegas-en martxan jarri den autobus autonomoaren proiektua aztertzen dugu, Donostiko Miramonen martxan jarri zenarekin alderatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo […]

Garai berria irekitzen duen saio honetan emakumeen ahotsak entzungo ditugu, jatorri askotakoak. Lehenbizi Barbara Morgenstern alemaniarraren soinu elektroniko eta organikoen arteko nahasketa, Frantziatik Camille eta Ada Milea Errumaniatik, erritmoekiko atxikimendu garbia erakusten duten bi egile hauen lana, Amaia Zubiria, Pascal Gagnekin egindako lehenengo diskoa eta Mursegoren Hiru diskotik bi lagin. […]

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina abiatu zuen elkarteak eta kanpainarako erabilitako irudia zentsuratu egin dio Facebookek.” Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu du kanpaina.  Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, […]

Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]

Queen taldea, Fredy Mercury, Brian May eta lagunak, izan ditugu gaurkoan hizpide, talde honek egindako Under pressure doinuaren bertsioak ekarrita. 1981ean argitaratutako abesti hau David Bowierekin batera idatzi eta grabatu zuten, eta single moduan agertu ondoren Hot Space diskoan agertu zen. Gaurkoan Joss Stone, Keane taldea, Vanilla Ice, Foo Fighters […]

Gure bigarren “Theme Time” saioan,  “etsai” edo “enemy” kontzeptuarekin nolabaiteko erlazioa duten hainbat talde eta kantu entzun ditugu. Baina hori baino lehen, aspaldion ohi dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Gaurko urrezko kantua, “Dancing with the enemy” disko bildumatik hartu dugun Kubako “Felix Chappottin orkestraren” La Guarapachanga […]

Itoizko ura Erriberara eramateko aukerei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Horien berri eman digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Ubidearen ordez, lurpeko hoditeria ezartzea planteatzen du ikerketak, kostua %40 inguru murrizteko. Bestetik Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldukoaren berri eman digu,  Apiriletik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak […]

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da, kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Abenduan plazaratu zuen lan berria, Bederatzi kantu berri bildu ditu “Gordeka” deituriko lanean, kantariak, rock folk progresiboa lantzen du. Elektronika ukituek ere baditu lanak. Ahots sakoneko kantaria da Tristtan Mourguy. Gaurkoan Tristtan Mourguy kantariaren bidaiak kantua […]

Errezil, Mendaro, Ataun , Larrabetzu eta Areatza  Uemako kide bihurtuko dira, larunbatean egingo duten batzar nagusian. Hala, 82 kidek osatuko dute aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Bihar Larrabetzun egingo dute bilera izan dugu hizpide Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin. Larunbateko batzar nagusian besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dituzte,  udalak ez ezik udalerriak […]