Sartaldeko kapitaletik sortaldeko lurraldeetara begira jarri gara gure POTTO saioan. Isturitzen joktu zen XILABA taldekako txapelketaren finala aletu dugu KANALDUDEren lagunen eskutik, eta bertsorik onenak ekarri, aukeraketa diktatorialean. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeak izan ziren buruz buru, bazkari ederraz disfrutatu eta gero Isturitzeko herriko gelan bildu ziren […]

Gramatika Ikusi eta Ikasi A1/A2 mailetarako liburua argitaratu de Erroa argitaletxeak. Sortzetik euskararen didaktikan dihardu Erroa argitaletxeak, euskararen didaktikarako materiala aspalditik landu izan du Erroa argitaletxeak, urteetan hizkuntza lantzen egin duten ahaleginak aukera eman die orain argitaratzen den gramatika liburua egiteko. Erroa argitaletxeko arduradunek badakite hizkuntza gramatika baino askoz gehiago […]

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]

Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]