Aste honetan, gure saioa bitan bananduko dugu berriz, bideojokoei buruz hitz egiteko. Berrien atalean, Uber eta Cabify-ren agerpena euskadin, eta gure datuen babesa arriskuan jarri dezakeen estudio bat komentatuko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean284.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-11-25
Azaroaren 25a Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela et,a Bilboko Udalak indarkeria matxistaren gaitzespena erakusteko irakurraldi parte-hartzailea antolatu du Arriaga Antzokian. Aldarrikapenez beteriko ekitaldi honetan, ordezkari politikoek, gizarte entitateetako kideek, Bilboko bestelako ordezkariek zein pertsona anonimoek hartu dute parte, argitalpen zatiak, olerkiak eta kantak irakurriz. Bertaratutako guztien helburua bat bera […]
Gaurko saioan fikzioara joa dugu LGTBI mugimenduaren istora errepasatzeko, “Pride “ pelikula izan dugu hizpide. 1984. urtean Erresuma Batuan kokatzen da flima. Londres hiriburuko Lesbiana eta Gayen Meatzarien Aldeko Babesa taldeak Galesko hegoaldeko Neath Harana eta Swansea Haranako greban dauden meatzarien aldeko dirua biltzeko kanpaina bati ekin diote. Bitartean, meatzari […]
Gaurko bertsioa saioan rafa Ruedak Elvis Costeloren Pump it up abestia izan du kantu gaia. Elvis Costello, jaiotze izenez Declan Patrick MacManus ingeles kantautore, abeslari eta musikari handia. Maiz 1970eko hamarkada amaierako britainiar punk new wave olatuari lotu ohi da. gaurkoa honako bertsiolariak entzun ditugu, The rubinoos, Status Que, Elastic […]
Azaroaren 25etik 29ra, Bakea eta Duintasuna, SODePAZ eta Bakea eta Elkartasuna erakundeek, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eragite politikorako agenda bat diseinatu dute Palestinako bi erakundetako ordezkariekin. Bisitaren helburua errefuxiatu palestinarren eta preso politikoen egoera ikusaraztea da, eta baita errefuxiatuen itzulera eskubidea aldarrikatzea ere. Era berean, Israelgo estatuaren giza eskubideen urraketak […]
