Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.Bilboko museoak 6.400 metro koadro irabaziko ditu, hura handitzeko behin betiko proiektuaren arabera. Kanpotik itxura uniformea eman nahi diote eraikin multzoari. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210705_euskalMuseoa.mp3 Deskargatu hemen.

Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo […]

Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du.  Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu.  Pozik […]

Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera […]