MUSIBLA #141: Angelique Kidjo, Audience, Babeheaven, aRo, Esanezin, Iceage, Flaming Lips

Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera dute eta ez dira falta taldearen erritmo sinkopatuak eta soinu lakarrak. Babeheaven taldearen azken diskoa, Home for Now, entzuten hasi ginen aurreko saioetan, oraingoan ere berriz ekarriko dugu Londreseko taldea disko bereko beste bi piezekin. Lasartetik datorren proiektu batekin goaz orain, aRo izenez aurkezten dute eta horren atzean Aro eta Gartxot Unsain daude. Banoa izeneko grabazioa kaleratu berri dute. Barnebiltzen gaituen diskoa da, emozio eutsi eta hautsi batez muina ukitzeko boterea duen musika bildu dute hemen. Soinu mota horiekiko joera nabarmena dago saio honetan, horren adibide gaurko zerrendan hurrengo postua hartzen duen emakumearen musika. Ianire Aranzabal. Esanezin izenez kaleratu du bere lehenbiziko grabazioa, Aireratzen izenekoa. Magia berezi duen ahotsa eta konposizio beteak bildu dituzte. Hurrengo taldeak euren mozorro arantzatsuaren azpian samurtasun berezi bat ostentzen du. Abesti handiak bildu dituzte Seek Shelter izeneko azken grabazioan. Taldea Iceage da eta Danimarkakoak dira. Oklahoman sortu zen hurrengo taldea. 1983an! Badira zenbait urte. Musika psikodelikoaren eremuan koka dezakegu eurena, Flaming Lips dute izena eta ezagutzen ez duzuenoi gonbitea luzatzen dizuegu horien atzean poxi bat arakatzeko. Euren azken diskoak American Head du izena, bertan taldearen ezaugarri guztiak topatuko dituzue, baterien tratamendu guztiz pertsonalaz gain.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskarabentura espedizioa martxan da

al. Uzt 5 , 2021
Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du.  Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu.  Pozik […]

Honekin lotuak