Bilbo ezagutzeko asmoz pasieran atera gara, badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Goizalde Landabasorekin geratu gara. […]