Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute, tartean Benito Lertxundiren kontzertua Durangon eta bukatzeko txango bat. Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230421_irrati_tailerra_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2023-04-21
Irratiaren magian Harry Potter munduan murgildu gara eta Quidditch kirola ekarri dugu uhinetara (gaur egun, Quadball). Bizkaia Boggarts taldeko Ane Aranguren elkarrizketatu dugu eta Julen Bengoetxea saguaren zale arekin ere solasean aritu gara ( Biba Sodupe power!) Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga + Jon Garate) , Euska Herria Kirolak elkartearen eskutik […]
Brastakoan joan dira “atseden” egunak, eta Bilbo Hiria irratian bueltan dugu POTTO saioa. Bizkaiko Txorierri bailara bisitatu dugu eta Baserri Antzokian izandako bertso afaria aletu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzaileren aginduetara kantuan izan genuen laukotea: Ane Labaka Etxahun Lekue Enare Muniategi Jone Larrinaga Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketara ere hurbildu gara […]
