Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek […]

Entzuten ari garena Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako sortutako ahots automatikoa da. Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, oraingoan testua ahots bihurtzeko sistema neuronala sortu du. Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea da eta, berak azaldu digunez, Elhuyarrek pauso bat aurrera eman […]

Gaur, ostera,fisioterapeuten eguneroko lana asko baldintzatzen duten pare bat fenomeno aipatuko dizkigu Oier Gorosabel  fisioterapeuta: minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak. Amaitzeko, espekulazio txiki bat egingo dut. Minaren pertzepzio maila ez da beti berdina. Gure eguneroko bizitzan, gure gorputza suntsitzen eta berregiten aritzen da etengabe. Kirolak, laneko mugimenduek… gorputza higatzen […]

Denboraldiko lehenengo saio honetan ballrooma, ballroom-eszena edo ball-kulturaz aritu gara. Ballroom kultura New Yorkeko gazte latino eta afrikar queer-en azpikultura izan zen, eta generoa edo genero disidentzia, arraza, sexualitate eta klasearen ondorioz baztertuta zeudenek komunitatea artikulatzeko, eskubideak aldarrikatzeko, borrokatzeko eta elkar babesteko topalekuak izan ziren.Topaleku horiez eta horren inguruan sortutako […]