Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Eguraldiak ez badu laguntzen ere inguruko jaien errepasoa egin dute; Indautxuko jaiak eta Ortuellako jaiak. Erandion Kultura ezberdinen topaketaren egitaraua ekarri digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_agenda_eneidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Beste KIROL ESKIROL saio bat dugu airean, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Surf munduan aritu gara, olatuen aparretan, kresala lagun, hiruko santuarekin: SurfEROen arima-lapurtzaile Jon Aspuru argazkilaria ; Aritz Orio surf kanpinetako monitorea eta Enara Zabala gazte surflari handia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean), Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Oihana […]

Asteburuan Errekalde Hazi ekimena ospatuko da, bertan auzoko elkarte eta taldeek euren lanak kalera aterako dituzte, azoka erraldoia osatuz. Musika, pintura, moda, argazkigintza, poesia, artisautza, dantza, folklorea… Asteburu batean bilduta formatu desberdinetan: tailerrak, erakusketak, erakustaldiak, azoka, bisita gidatuak…Gurean izan dira asteburukoak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_maite_errekalde.mp3 Deskargatu hemen.

Bertso uriola izan dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko BIRA Kulturgunean izan zen III. Señora sariketaren aurreneko kolpea aletu dugu, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen Udaberriko kanporaketak kontatu-kantatu. Plateruena aretoa bisitatu eta Durangoko saioa zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean) Señora sariketan Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi eta Eli Zaldua pasa dira […]

Udal eta foru hauteskundeei eskaini diote azala,  Xehe-xehe, gerta daitekeenak aztertu dituzte. Net Hurbilaeko gaia komentatu digu Gorka Peñagarikanok  Gernikako bonbardaketaren harira, Kondor Legioaren  berririk ia ez dago Alemanian, eta bukatzeko Nuccio Ordineri elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Indautxu auzoko jaiak hasiko dira bihar, ostiralean. Indautxuko Jai Batzordeak hiru egunetako egitaraua prestatu du eta Bilboko Pentsiodunen Mugimenduak irakurriko du jaiei hasiera emango dion pregoia.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_maialen_indautxuko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Herri Urrats, 40. jaiaren atarian gaude, igandean Maiatzak 14 izango da Seaskaren aldeko festa,  ohiko denez Senpereko laku inguruan. Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailearekin berba egin dugu. Seaskak dituen erronken inguruan berba egiteaz gain eguneko egitarauaren errepasoa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_koldo_herri_urrta.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]