Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260227_agenda_mikelen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Animaliek jaietan duten presentzia astindu dugu gaurkoan. Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez plataformako kide den Ruben Belandia elkarrizketatu dugu eta bi astoren ibilerak ezagutu: Platero astoa, Plentziako Isuskitza auzoan; Eo astoa, Cannes jaialdia konkistatu zuena (azken hori Ane Zabalaren ahotan, fikzioaren lurraldetakoa) Kazetari naiztarrak ere bisitan izan ditugu: Ion Garate […]

Urteroko zita du bertsoak Algara konpartsan, eta 2025eko abuztuaren 19an, asteartearekin, bertso-eguna izan genuen ardatz. Bertso-egunaren baitan, hainbat ekimen eta, besteren artean, Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen VI. sariketa. Saririk gabeko sariketa Kantuan izan ziren Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Etcheverry eta Egiar Otegi; gai-jartzaile lanetan, berriz, Kelmene Abiatua. Eguneko […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko argazkia ekarri dute. Aldizkariaren barruan, hiru pieza daude martxoaren 3ari buruz, eta hiruren gaineko errepaso labur bat egin dugu. Lehenengoan, Jon Martinezek martxoaren 3aren aurreko greban jarri du arreta, bereziki emakumeak gehiengo ziren lantegietan. Areitio fabrikaren kasua […]

Mundu mailan gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguruan iritsiko da 2026ko Martxoaren 8a. Horren aurrean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak adierazi du arrazoiak soberan dituela beste behin ere kalera ateratzeko, eta nabarmendu du indarkeria eta zapalkuntzak herri eta auzoetan ere errealitate direla.Mugimenduak gogora ekarri du duela astebete Sarrigurenen gizon […]