Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: beroari aurre egin eta barnetegiko esperientzia kontatu digute, gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txutxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260618_bakaikuko_ikasleak_itxaso_kerman.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2026-07-16
Gaurkoan musika izan dugu protagonista nagusi, eta ez edozein musika… metalezko soinurik sakonenetakoa ekarri dugu gaur gurera: tuba eta bonbardinoa. Egun hauetan Bilbon ospatzen ari da Tuba Astea, instrumentu honi eta bonbardinoari, eskainitako egitarau berezi batekin. Kontzertuak, masterclass-ak eta mundu mailako gonbidatuak izan dira protagonista, eta gaur, irrati honetara bertara […]
