2500 euroko zenbatekoa eskuratuko dute eta antzezlana 2027ko otsailean antolatuko den IX. Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da. Oier Garamendik idatzi duen gidoia ekoizteko hiru hilabete ditu Xaneukier taldeak. Egileak adierazi duen legez, «Komunikatzen antzezlan esperimental eta parte-hartzailea da, zeinetan komunikazioaren eta giza harremanen inguruan hausnartuko dugun, umorearen bidez». «Ondo entzuten […]
Hilabetea: urria 2026
Gaurko saioan gorputz-erritmoak, pop psikodelia leunagoa eta punk balkaniarra nahastuko ditugu, beti ere istorio eta energia indartsuen bueltan. Lehen geltokia Body Meat izango da, Starchris bere lehen disko luzearekin; Christopher Taylorrek urteak daramatza bere hizkuntza propioa fintzen. Ondoren, Helado Negrok emango digu atseden leun eta fosforeszente bat PHASOR diskoarekin. Roberto […]
Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen Bizipoza antzezlana bihar estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian, 19:30ean. Familia bateko korapiloak, elkar zaintzeko ahaleginak eta elkarri eragindako minak komediara ekarri ditu Telleriak, Pabellón 6en ekoizpen berrian. Gaur gurekin dugu Patxo Telleria bera, antzezlanaren inguruko xehetasunak emateko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261026_bizipoza_patxo_telleria.mp3 Deskargatu hemen.
Patricia, haren alaba Yuli eta bi bilobak Iturribide kaleko etxebizitzatik botatzekoak ziren astelehen honetan. Sindikatuak salatu du familiak ez zuela etxebizitza alternatiba duinik. AZET Etxebizitza Sindikatuak gelditu du urriaren 26an Bilboko Iturribide kaleko 94. zenbakian egitekoa zen etxegabetzea. Patricia, haren alaba Yuli eta bi biloba adingabeak bizi dira bertan. Kaleratzea […]
Dasta itzazu gau ilunean kresala darion ingurunean, linternaren argitan eginiko irakurketak, kamiseta aldarrikatzaileak, iparraldeko zirtak eta eztandak, bertsoari ongietorria eta Bullock, Uribe eta Lopez de las Heras- en irakurraldi zukutsuak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/261022_liburuen_errepublika_txikia_41.mp3 Deskargatu hemen.
Lau urteko tartea joan da, eta, besteren artean izen-aldaketarekin, abian dugu Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Aurreneko fasea aletu dugu denboraldiko aurreneko POTTO saioan. Finalaurrekoak ate joka; finala, abenduaren 20an, hiri buruzagian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261022_potto_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.
Kizkur eta Goroldio poz pozik datoz abesten, baina… Zer gertatzen zaio Txipiri? Badirudi triste dagoela, urtaro aldaketak dakarrena deseroso sentiarazten dio. Lagunek bere burua ulertzen lagundu dute eta jolas eta jolas, irri eta abesti, buelta eman diote egoerari. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261026_gaurezdagoeskolarik_urtaroak.mp3 Deskargatu hemen.
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Bueltan dugu agenda tartea. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261023_agenda_aneidaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Zaldiek trostan jarraitzen dute eta guk ere, lehengo asteko saioari segida emanez, gaurkoan beste abesti sorta bat aukeratu dugu, zaldien inguruan dauden kantuen artean. Berriro ere, hainbat eremutan arakatu dugu gure gustuko abesti kuttunen bila. Zeuen gustukoak ere izatea espero dugu. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/261020_soinugela_zaldiak_2.mp3 Deskargatu hemen. Entzun ditugun kantuok: Horses (Patti Smith, […]
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Hirugarren saioko gonbidatua Bide bihurrietan, gogoeta jauzilariak saiakera liburuaren egile Elena Martinez Rubio idazlea izan da. Horrezaz gain, Lekeitioko Aralde-berri liburu-dendako saltzaile den Sandra Irigoienek euskarara ekarritako haur eta […]
