Urtero lez, abenduaren 1ean ospatzen da HIESAren aurkako borrokaren nazioarteko eguna. 80ko hamarkadan bazterrak nahastu zituen Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) sortutako gaixotasuna da HIESA. 1983ko maiatzaren 20an, zientzialari-talde batek Science aldizkarian argitaratu zuen birus berri honen aurkikuntza. Baina momentuan ez zuten benetan jakin zenbaterainoko aurkikuntza izan zen, ezta mikroorganismo horrek […]
