Gaur da HIESAren aurkako borrokaren nazioarteko eguna

Urtero lez, abenduaren 1ean ospatzen da HIESAren aurkako borrokaren nazioarteko eguna.

80ko hamarkadan bazterrak nahastu zituen Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) sortutako gaixotasuna da HIESA. 1983ko maiatzaren 20an, zientzialari-talde batek Science aldizkarian argitaratu zuen birus berri honen aurkikuntza. Baina momentuan ez zuten benetan jakin zenbaterainoko aurkikuntza izan zen, ezta mikroorganismo horrek zer-nolako sufrimendua eragingo zuen.

Euskal Herrian, lehenengo kasuak 1984an detektatu ziren eta hurrengo urteetan guztira ia 10.000 pertsona kutsatu ziren eta 4.000 hil. Baina 1996an guztia aldatu zen, ‘Terapia Antirretrobiral’ izeneko tratamenduak kutsatuen bizitza aldatu baitzuen. GIBarekin bizitzea posible zen, eta gaixotasun hau hilgarria izatetik kronikoa izatera pasa zen. Gaur egun, egoera berarekin jarraitzen dugu, baina 2030erako gaitz honekin guztiz amaitzea espero dute adituek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koplak ardatz “Hamaikatxu kopla pandero baten konture “ diskoan

ar. Abe 1 , 2020
Roberto Etxebarriak  disko berria aurkeztu digu “ Hamaikatxu kopla pandero baten konture”. Disko berriaren nondik norakoei dagokienez, lanaren ardatza kopla zaharrak dira. Roberto eta Mirenen ahotsek eta panderoaren doinuak osatzen dute, trikitilariak sortutako soinuetan oinarrituta. Bestalde, hainbat izango dira bertan parte hartuko duten ezohiko musika tresnak; gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua, […]

Honekin lotuak