Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema […]