Laringea, eztarri barruaren minak Oier Gorosabelekin

Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema hau oso modu finean koordinatuta egoten da bere beharra ondo betetzeko, eta elementuotako bat desorekatzen denean, besteei eragin diezaieke. Gehienetan, ahotsaren arazoak sistema honen desorekaren ondorioak izaten dira. Arazo horiek ere fisioterapiarekin leundu daitezke.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sormenari zor dator Loraldia jaialdiaren zazpigarren edizioa

az. Ots 24 , 2021
Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa martxoaren 9a eta 28a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sormenari zor izango da.19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile gazteak nabarmentzea, emakumeak oholtzara ekartzea, publiko berrietara heltzea […]

Honekin lotuak