Hoztu zaigu 2020ko ekaina. Aintzane Buruaga lankide-lagun, ZenbatGarakide, Algarakide, bidaidea… zendu da. Hauxe duzue POTTO egiten dugunon partez beti akorduan izango dugun Aramaioko sorginari eskainitako omenaldi xume-txikia; bertsolaritza maite zuen Aintzanek, baina araurik gabeko bertsoa! libre kantazea zuen gustuko. Zoaz libre, bada. Biba zu! TOPA! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200611_potto_aintzane.mp3 Deskargatu hemen.