Ibaialden dagoen fabrika ixteko protesta jendetsua ahulduta dago eta Ione, Elias eta Txarli baino ez dira geratzen. Gaur egungo gizartean, borrokak badu zentzurik, ala zaharkituta geratu da? Agian, gauzak aldarrikatzea da zaharkituta geratu dena? Ustezko terroristei eta lokartutako Gandhiei buruzko komedia antzeztuko dute gaur Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor […]

Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak  sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]

Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria  jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]