Bueltan gara, lagunok! Gehien maite dugun eran gainera: literaturaz lepo eta lagun artean. Gaurkoan, azken asteetako irakurketak, entzule berezi baten gomendioa eta eztabaida eragin duen sari literarioaz jardun dugu. http://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240325_liburuenerrepublikatxikia_12.mp3 Deskargatu hemen.
Aitziber
Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.
Bere herriaren alde bizia eman duen idazle palestinarra, izena aipatzerik nahi ez zuen poeta euskalduna eta lapurtutako sari literarioa. Gainera, Literaturako Nobel Saria jaso berri du idazle euskaldun batek. Nor ote? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231116_LiburuenErrepublikaTxikia09.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa Adimen artifiziala izan dugu hizpide. Adimen artifiziala poeta, itailako klasikoak dantzan, apaiza sexua praktikatzen, idazle feminista garrantzitsuak, lubakiko irakurketak eta mozkorraldi literarioak. Hilero bezala literatura eta liburua artean ibili gara. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231002_LiburuenErrepublika_txikia08.mp3 Deskargatu hemen.
Gaizkia, ongia, hutsaltasuna, damua… zein adiera sakonak! Eichmann Jerusalemen, kontzentrazio-esparruak, filosofo emakumeak; hona hemen uda garai honetan gurera hurbildu nahi izanez gero, gai emankor eta oparoak. Horrez gain, Dostoievski irakurtzen zuen ume “normala”, Drakularen odolgosea eta maiteminez bizitako artea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230629_liburuenerrepublikatxikia06.mp3 Deskargatu hemen.
Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok. Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.
Koilara ibaiko hilerrian, beltzezko gizona eta egin gaituzten liburuak. Zein izan zen irakurri genuen lehenengo liburua? Nolako irakurleak ginen haurtzaroan? Galderekin datoz Aitziber, Danel eta Gaizko. Elkarrekin gozatzeko prest? Zabaldu liburua eta zatoz gurekin ibilbide literario eder honetan barna! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230519_liburuenerrepublikatxikia04.mp3 Deskargatu hemen.
Heldu da, bai. Ordenagailu batek, makina batek, gaur egunera arte pertsonona soilik izan den Literatura sortu du lehenengoz. Poesia, eleberria, saiakera… ezerk ez dio ihes egiten makina orojakileari. Desagertuko dira idazleak? Izango al dira robotak etorkizuneko poetak? Horrekin batera, zutik jarri gaituen olerkia, sutan jarri zen irakurlea, irakurketa zikinak eta […]
Urduritasunez oraindik ere, baina gogotsu etorri dira bigarren saiora, Aitziber, Danel eta Gaizko. Gaurkoan, kuxkuxero literarioa: Roald Dahl eta zentzura, ez-idazle batek irabazitako Literaturako Nobel Saria eta idazle polemikoen onarpena edo gaitzespena. Gainera, “Puta zikinak” liburuak eta liburu-denda euskaldun batek jasandako erasoaz arituko gara. Amaitzeko, galdera: gehienbat, non irakurtzen dugu? […]