ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela […]