ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela bihurtzen hasi dira ikastetxeak eta horren inguruko erreportajea irakur dezakegu. Bestetik hilabete honetako Larrunen Transnazionalen fusioak eta elikadura izan dute aztergai.
Deskargatu hemen.