Azkuna Zentroak urte honetarako programazioa aurkeztu du. Bost erakusketa antolatu ditu. Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak. Zentroa kultura garaikidearen lantegi bizi, aktibo eta askotarikoa bihurtu dela nabarmendu du Fernando Perez zuzendariak,pandemia aurreko bistari kopuruetara iritsi dela gaineratu […]