Azkuna Zentroak urte honetarako programazioa aurkeztu du. Bost erakusketa antolatu ditu. Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak. Zentroa kultura garaikidearen lantegi bizi, aktibo eta askotarikoa bihurtu dela nabarmendu du Fernando Perez zuzendariak,pandemia aurreko bistari kopuruetara iritsi dela gaineratu du. Martxoaren 11n irekiko dute lehenengo erakusketa: Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa. Cabello Carceller kolektibo artistikoak ekoitzitako lana izango da, eta Paul B. Preciado arituko da komisario lanetan.
Honekin lotuak
-
2014/12/10
IBAIZABAL: Antzerkia eta dantza Bizkaian
-
2013/10/03
10etatik aurrera: Bilboko Kronika
-
2012/12/11
IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika