Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko Gazteen Panoramika kaleratu du zortzigarren urtez. Gazte-politiken plangintza eta jarraipena gauzatzeko beharrari 2007an erantzun zioten lehenengoz, eta zazpi alor ezberdinetako datuak jasotzen ditu, besteak beste, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, eta osasuna. Agurtzane Llanok, Gazteriako zuzendariak eta Marcos Murok, Enplegu eta gazteriako sailburuordeak  aurkeztu dute amaitzear […]

Alokairuaren prezioa %7,98 igo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urtearen lehen lauhilekoan. Horrek, bigarren postuan kokatzen gaitu Estatuko bizileku garestienen zerrendan, lehena Madril izanik. Bertan alokairuaren bataz besteko errenta 1.671 eurokoa da hilean, eta hemen berriz, 1.137koa. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeena alderatuz gero, batetik bestera dagoen aldea nabaria da. […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak […]