Bertsolaritzaren lubakian dugu POTTO irratsaioa; gaurkoan Bertsolari Txapelketa nagusiaren finalerdien bigarren itzuliaren lehenengo kolpea ekarri dugu erdigunera, aukeraketa diktatorialean. Amurrioko saioaren kantuak eta prosak izango dira protagonistak + Uribe-Butroe eta Txorierri eskualdeko txapeldunaren agurra (Mikel Goiriena) + Miren_Roberto Etxebarria bikoaren kanta berria entzungai Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221123_potto_amurrio.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten). Ez hori bakarrik… […]