POTTO: Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren fasea

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten).
Ez hori bakarrik… abenduarekin batera, BECen jokatuko den final nagusira joateko 2 sarrera bikoitzen lehiaketaren nondik norakoak zabaldu ditugu eta agenda-proposamena eman.
Biba bertsoa! Gora Apolo!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia: "Azaroak 25 zure egia gurea eginez"

og. Aza 23 , 2017
Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu […]

Honekin lotuak