Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko Xerezaderen Artxiboan poesia eta filosofia Hilobiz hilobi, egilea Joxe Azurmendi. Joxe Azurmendi filosofoa da eta arlo horretako irakaslea izan da orain gutxi arte EHUn, hainbat saiakera argitaratu ditu, esaterako Espainolak eta Euskaldunak, Demokratak eta biolentoak… Poesia liburu bat ere badu: Hitz berdeak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade180718Filosofia_eta_poesia_hilobiz_hilobi.mp3 Deskargatu hemen.

Xerezaderen artxiboan ‘Autore baten arratsa’ ipuinaz  gozatzeko aukera dugu. Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan.   https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20171217AutoreBatenArratsa.mp3 Deskargatu hemen.

Xerezaderen artxiboak Jaume Gelaberten “Ur bila basamortuan” ipuina entzuteko aukera eskaintzen digu. 2017ko  udaberriaren bukaera aldera Jaume Gelabert Palestinan izan zen, Al-Khalil hirian zein inguruko eskualdean. Bertatik bertara izan zuen beduinoen egoera ezagutzeko aukera, eta Israelgo Gobernuak ezartzen dizkien bizi-baldintza onartezinez oharturik, basamortuko biztanleen errealitatea ezagutarazteko asmotan kronika idatzi zuen. […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]