Irrati maratoia egin dugu Bilbo Hiria Irratiak 22 urte bete dituela ospatzeko #BilboHiriakBerea

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain bezala, duela 22 urte Bilboaldean ez zegoelako euskara hutsez emititzen zuen irratirik. 22 urtez euskarazko irratia egiten aritu gara eta ospatzeko Bilbo hiria irratia eguna ospatu genuen larunbatean. . Bilboko erdigunetik Albia Lorategitik zuzeneko bost orduko irrati emankizuna egin genuen.

Gaurko irrati maratoia Plazera zeure eskuetan irrati tartearekin abiatzen dugu. Duela bi urte abiatu genuen irrati tarte hau Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe ditugu  bide lagun. Sexudunak gara norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu. Gaurkoan Amaia Urrejola batu zaigu maratoira. Asko izan dira landu ditugun gaiak, behar batetik ere abitu genuen irrati saioa hau, askotan aipatu dugun bezala tabuak askatu eta hezkuntzan eragin behar dugulako.

Bilboko auzo elkarteen federazioa izango dugu bidelagun. Asko dira federazioa osatzen duten elkarteak, eta askotan gure bide lagun izaten ditugu, auzoetako kezkak eta errealitateak, garaipenak eta aldaketak gurekin konpartitzen dituzte. Atziber Virgel batu zaigu Bilboko auzo elkarteen federazioko kide dugu.

Abiatu dira makinak Bolintxuko haranetik gora. Lurra lautu, zulatu, harria bota, … Martxan da Bilboko hegoaldeko saihesbidearen bigarren fasea. Uste baino gehiago luzatu bada ere, Supersur esaten dioten azpiegitura luzatzeari ekin dio Bizkaiko Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, Peñascaleko bidesaria Arrigorriagarekin lotuko duen 4,2 kilometroko errepide zatia egiteko, Arnotegi eta Seberetxe mendietan barrena.Obrak jada martxan badira ere, Supersur Handitzearen Kontrako plataformak, etsi beharrean, lanean jarraitzeko erabaki irmoa hartu du. Lanak hasi baino lehen salatu zuten fase berriak Bolintxuko haranari kalte larria egingo diola, eta Bilbok duen azken gune naturala arriskuan jarriko duela. Erdigune honetatik ere gaurkoan naturari eta Bilbok duen leku Eder horri begira jarri nahi dugu, Manu Imaz batu zaigu saiora, Super sur handitzearen kontrako plataformako kidea.

Euskarazko hedabideak, guztion erronkak. Aurrera pauso handiak eman baditugu ere oraindik XXI.garren mendean zailtasunak ditugu aurrera jarraitzeko, diru laguntzen menpe, sektorearen etengabeko eraldaketa… ala ere sektorean langile asko gara. Horien inguruan berba egin dugu, , Unai Brea Hirukatik eta Uriolatik Jon Intxaurraga. Euskarazko hedabideen behatokiaren arabera 138 hedabide ditugu. Ikuspuntu kualitatiboago batetik, euskarazko hedabideen kalitatea eta profesionaltasuna nabarmen sendotu dira, baina oraindik sektorea ez dago egonkortuta. Kontua asko izan ditugu mintzagai solasaldian.

Irratia maratoian Bilbo Hiria irratia egiten dugun lagunen parte hartzea izan dugu. Musibla saioko Txuma  Murugarren  dugu gurekin. Fontaines DC taldea eta New Orleans estiloko “Agur Jaunak” bat ekarri dizkigu, Broken Brothers Brass Band-en eskutik.

Borja eta Iñigo astelehenetan Sarean Zehar saioa eskaintzen dute Bilbo Hiria irratian, irrati maratoian ere parte hartu dute.

Soinugela  saioko Pedro Elias Igartuak hainbat kontu ekarri dizkigu. Euskal musikaren inguruko informazioak jorratzen aitzindarietakoa, Muskaria aldizkaria, Popular 3 estereo, Txomin Barullo irratia…. Irratigintzako bere ibilbidegatik galdetu diogu.

Berbaz aritzeko Selam ekarri digu gonbidatu Eleder Aurtenetxek,  Eskorbutori buruzko “Generación antitodo” filmean ikusi genuen. Berbaz aritu dira, patxadaz.

Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin irratiaren inguruko lehiaketa egin dugu.

Potto saioaren lagina ere izan dugu. Onintza Enbeita eta Amets Arzallusekin.

Josu Larrinagak berak Iñaki Barcenarekin egiten duen “Hauxe gure lurra” saio ekologistan nolako gaiak jorratzen dituzten azaldu digu, euskal ekologismoaren egungo egoeraz hausnarketa bat egiteaz gain.

“Gaur ez dago eskolarik” saioa egiten duten lagunak, gaurkoan erregistro helduago batean baina beti bezain umoretsu etorri zaizkigu, albiste zenbait emanda egiazkoak ala gezurrezkoak diren asmatzeko lehiaketa dibertigarriarekin.

Ana Morales eta Galder Perez ere izan ditugu saio berezian, irakurraldi ederra ekarri digute.

Saio osoa hemen entzungai:

Deskargatu hemen.

One thought on “Irrati maratoia egin dugu Bilbo Hiria Irratiak 22 urte bete dituela ospatzeko #BilboHiriakBerea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Marina Blázquez, enpatiaz mundua eraldatzen, zerbitzuen diseinutik (Service Design)

al. Eka 10 , 2019
Aidean sentitzen da, bezero moduan tokian sartu, bertako langileekin harremana egin, etxeko giroa usaindu, eta “gustura hemen”; edo “berriz hona, laster”; edo “lagunei gomendatzekoa, berehala!”. Esperientzia eta espazioa ondo diseinatu dute. Bihotza jarrita dago bertan, enpatia handia, tokian/zerbitzu prozesuan nahastuko diren langile, bezero, erabiltzaile eta abarrek zer beharrizan duten ondo […]

Honekin lotuak