Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera feminista aurkeztu berri du, Lisipe bildumako bederatzigarren alea. Andreen umoreari eutsi dio liburuan, barre eragiteko erauzitako gaitasunari eta umorearen aldebikotasunari, beste ertz askoren artean. Guzti horien inguruan mintzatu gara berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210422_ane_labaka.mp3 Deskargatu hemen.

Bea Egizabalek eta Ane Labakak ‘Erradikalak ginen’ sortu dute. Astelehenean estreinatuko dute Kafe Antzokian, gaurkoa Bilbo Hiria irratian izan ditugu, azken entseguetan harrapatu ditugu. Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera datoz. Aurrekoan bezala bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi […]

Ezpainetakoa album ilustratua Ane Labakak eta Malen Amenabarrek aurkeztu dute Durangoko Ahotsenean solasaldietan. Iaz Peru Abarka lehiaketa irabazi zuten. Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak dira biak, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeorekin batera. Proiektu ugari egin dituzte elkarrekin. Oraingoan, ordea, ezberdina izan da lan egiteko prozesua. Markina-Xemeingo Udalak eta Ereinek antolatzen […]

Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik […]