Emakumeak kultur plazan aztergai, lau begirada: literatura, itzulpengintza, bertsolaritza eta ikus-entzunezkoak

Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik eta behin, laurek argazkia edo diagnostikoa egin zuten. Emandako zenbakiek bat egiten zuten kalean dagoen perzepzioarekin. Lau hizlariek onartu zuten emakumezkoen presentziak gora egin duela azken urteetan lau alorrotan, baina zehaztu zuten zailtasunak daudela oraindik prestigiozkotzat jotzen diren esparruetara heltzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 5X05: Hasten amaitzen. Jolas parkea.

az. Abe 7 , 2016
Sarri esan dugu remake eta rebooten garaia bizi duela zinemak. Ikus-entzunezko piztia behin eta berriro eraldatu, moldatu, birjaio eta metaformatzen da gure aroan, jada badakizkien istorioak behin eta berriro kontatzeko erregutzen duen ume setatiaren pasioarekin. Moldaketak, pantailaratzeak eta birpantailaratzeak. Behin eta berriro hastearen kultura “audiobisualean” hezi eta hazi gara. Ohikoa […]

Honekin lotuak