Bea Egizabalek eta Ane Labakak ‘Erradikalak ginen’ sortu dute. Astelehenean estreinatuko dute Kafe Antzokian, gaurkoa Bilbo Hiria irratian izan ditugu, azken entseguetan harrapatu ditugu. Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera datoz. Aurrekoan bezala bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buru berokiak eduki berriz betetzeko gogoz datoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zehar lerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
Argazkia:Lanku
Deskargatu hemen.