Antolatzaileen arabera, 175.000 lagunek osatu dute Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak antolatutako giza katea. 201,9 kilometroko bidean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituzte herritarrek, eta aldarrikapenez josi mobilizazioa. Legebiltzar atarian, dinamikako bozeramaileek nabarmendu dute “ziklo berri bat” zabaltzen ari dela. Angel Oiarbidek eta Jone Amonarrizek Gasteizko legebiltzarrean irakurritako mezua entzun dugu, baita atzoko mobilizazioaren balorazioa positiboa. Bilboko kaleetan milaka lagun batu ziren. Suziriek ezarri dute 12:00etan mobilizazioari hasiera emateko tenorea. Orduan elkartu dituzte eskuak eta giza katea osatu dute mobilizazioan parte hartzen ari zirenek.
Bilboko argazki galeria. https://www.flickr.com/photos/gureeskudago/sets/72157694522322062/
Deskargatu hemen.