Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten, Bizkaian Larrabetzun egingo dute galdeketa. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitz egingo dugu Hizpidea magazinean.
Deskargatu hemen.