SOINUGELA: Anje Duhalderekin solasean

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta Daniel Landart idazlearekin batera, Errobi taldea sortu zuen. Akelarre taldean ere ibili zen gerora eta 80ko hamarkadatik bakarlari moduan dozena bat grabaziotik gora egin ditu eta zuzeneko ehunka emanaldi. Gaur elkarrizketa hau grabatu eta segidan Kafe Antzokian Lagun Artean Kantari kantagintza emanaldia izan du Anjek.

Deskargatu hemen.

Entzun ditugun kantak:

    1. Aitarik ez dut (Errobi, 1975)
    2. Andere (1978, Ametsaren Bidea, Errobi)
    3. Errobiari (1980, Errobiaren hegitik, A. Duhalde)
    4. Hotel California (1982, Gaupasa, Akelarre)
    5. Korrikan (1984, Ari gara, Akelarre)
    6. Sortirria (1987, Erroz eta oroz, A. Duhalde)
    7. Mahain ixtorio (1989, Nahas Mahas, A. Duhalde)
    8. Bakezaleak (1992, Bakezaleak, A. Duhalde)
    9. On Tomas (1994, Su gainean dantzan, A. Duhalde)
    10. Derryra itzuli (1997, Azkarate, A. Duhalde)
    11. Peru Dubako (2000, Pinpirin eta Florian, A. Duhalde)
    12. Fama txarra (2001, George Brassensen kantari, A. Duhalde)
    13. Gitarra zahar honekin (2006, Sorminetan, A. Duhalde)
    14. Irtenbiderik ez zen (2012, Ibilean, A. Duhalde)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Rafa Santamaria, dentista orohartzailea, ahotik osasun betera, dentosofia.

al. Aza 4 , 2019
Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz […]

Honekin lotuak