Anje Duhalderekin Kafe Antzokiaz Errobiren agurraz mintzatu gara

1995. urtean, metroa inauguratzeaz gain, bestelako Bilbo bat amesten zuten zoro batzuek, Bilboko erdigunean, euskara ardatz izango zuen proiektua zabaldu zuten. Zenbat Gararen ekimenez ireki zituen ateak  Kafe Antzokiak. Egun berezi hau ERROBI taldearen agur kontzertuarekin ospatu dute, izan ere, lapurtarrek Bizkaian eskainiko duten azken emanaldia izango da gaurkoa. Euskal kulturan eta musikagintzan mugarri izandako taldea dugu Errobi, eta gurekin izan dugu Anje Duhalde, berak Mixel Ducaurekin osatutako taldeaz mintzatzen eta hain ondo ezagutzen duen Kafe Antzokiaz ere solastatzen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

30 urte bete ditu Kafe Antzokiak, euskara, kultura eta komunitatea egiten

ar. Abe 16 , 2025
Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte, euskararentzat basamortu modukoa zen Bilbon, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa eta Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen artean. 30. urteurrena […]

Honekin lotuak