Gaurko saioan Jaime Valverdek bi antzezlan ekarri dizkigu. Francoren bilobari gutuna memoria kolektiboaren collage handia dela aipatu digu eta frankismo eta nazismoaren traumari aurre egiteko katarsi kolektiboa. Antzezlanaren estrukturari dagokionez narratibotasun handikoa iruditu zaio, tonu sotila tempoa, neurria, kontaketen erritmoa goraipatu ditu. Bestetik Dxusturi teatrok estreinatu berri duen Karramarro antzezlana […]

Bilboko Atx Teatroa konpainiaren “Fakiu“ antzezlana ezagutu dugu. Iñaki eta Sandra izan dira gurean. Eguneroko indarkeriaren ingurua hausnartzen dute lan berrian. Biolentzia bere adiera guztietan aztertzen du ATX Teatroren “Fakiu” lan berrienak. Norbanakoaren primitibotasunean sakontzen du obra honek,umore beltzez josita. Emanaldi bakoitzean, ikusleen esku egongo da amaiera. Biolentziaren forma guztietan […]

Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz  Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain  eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza  Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean […]

Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko […]

Gaurko saioan Altxatu taldeko Ibai Osinagaren bisita izan dugu, hirugarren lana aurkezten baitabiltza egun hauetan, “Hegalen indarraz aitzina” deiturikoa. Gazte hasi ziren musika munduan naiz eta txikitatik ibili izan diren herriko musika eskolan, bertan ezagutu zuten elkar eta abiatu zuten abentura. 18 urte dituzte eta hirugarren bilduma dute esku artean. […]

Bilbo Hiria irratiak eta EHAZE elkartek  elkarlanean egindako saioa da. Arte eszenikoei eskainitako saioa. Antzerkia eta dantza, sorkuntza eta erakustaldi bezala. Profesionalak eta herritarrak. Zabalkunde saioa izateko asmoa du. Astero gai baten bueltan arituko gara. Areto handietan eskaintzen den lanez gain, herritarren esku dagoen sormena izango da protagonista. Antzerkiak badu […]

Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak […]

Lurrak ikuskizuna aurkeztu digute Izaskun Agirresarobek eta Gaizka Chamizok, zirkoa eta akrobaziak antzerkiarekin nahasten dituen ikuskizuna ostiralean ikusi ahal izango baita Arriaga plazan. Hitzak ere badira bertan, baina Gaizkak azaldu digunez, “ez da garrantzitsuena esaten dena, kontatzen dena baino”. Horregatik kanpoan egin dituzten emanaldietan ere euskaraz ziren hitzak mantendu dituzte, […]