Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna izan dira gurean.
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]