Martxoaren 31n hasiko da Amurrion Korrika. 22. edizioa izango da. Jadanik ari da ilusioa zabaltzen. AEK antolatzen duen lasterketa erraldoia gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, Korrikaren aurkezpen soziala izango da. Asier Amondo Korrikako koordinatzailearekin berba egin dugu.
Dantzertik, Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra. Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua. Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta […]