Las Tea Party taldeko Lorea etorri zaigu, taldearen erdia beraz, nahiz eta oraindik ordu honetan bera oso-osorik ez egon. Sei urte igaro dira bikotea osatu zutenetik eta plazara nola atera ziren kontatu digu Loreak. La Basu eta Mad Muaselekin egongo dira bihar Europa Parkean, Bilbo Hiriak bere saiotxoa Ane Guria […]
Aste Nagusia16
2006an sortu zen Txinbotarrak konpartsa, auzotarren arteko harremanak bultzatzeko eta jai eta kultura herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin. Izena txinboetatik datorkio, Zorrotza auzoan ezaugarri ziren kanaberadietako txoritxoak, alegia. Txinbotarrak konpartsako Igor Gutierrez izan da gurean. Galdera bota diogu, Bilbo Zorrotzan hasten da edo amaitu? Igorrek kontatu digun moduan […]
Zaparrada haur konpartsako Jon eta Rita izan dira gaurko saioan. Goizean zehar ogia egiten ibili dira eta hori nola egin duten kontatu digute. Gaztetxoaenak aste nagusia nola bizi duten kontatu digu. Egitarau potolo prestatu du Zaparrada haur konpartsa gaztetxoenak Aste Nagusiaz goza dezaten, Igandean txupinarekin abiatu zuten egitaraua, bihar soinu […]
Sos Arrazakeria elkarteko Jaime eta Elenaren bisita izan dugu saioan. Kalea guztiona da; “bizirautea ez da delitua manteroak ere jaixetan” ekimena jarri dute martxan. Honekin pertsona hauei egiten zaien kriminalizazioa salatu nahi dute. Gogora ekarri digute iaz udal polizia jai gunean sartu eta modu bortitzean atera zituztela manteroak. Gogora ekarri […]