Orbel taldeak “Hegan” lana argitaratu berri du, Baionako taldeak Ozeano beltzaren eta eguzki distiratsuaren arteko ezlekua marraztu du. 2018an, taldeak Beyond There disko laburra argitaratu zuen. Instrumentuen melodiek eta nesken ahotsek mantra barroko errepikakor eta sakon batean murgildu gintuzten. Orain laukoteak Hegan lehen diskoa aurkezten du,  aurreko lanean, edo lehenengoan […]

Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da,  Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]

Pasa den igandetik, hilaren 24tik, Baionak badu gaztetxea, Zizpa izenekoa. Unai Arkauzek mugimenduaren bilakaera egin du, nabarmenduz azken bolada honetan lortu dutela kontaktua Herriko Etxearekin. Otsailean hasiko dira programazioarekin, eta Unaik kontatu digunez haiek kudeatuko dute gaztetxe berria. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaunaiarkauz.mp3 Deskargatu hemen

Eibarren pasa den astean egindakoari errepasoa eginez hasi da Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna. Gero, bihartik aurrera Baionan izango diren bost ikastaro azaldu du. Eta datorren astean, ekuatorea gainditu bezain pronto, Udako Ikastaroak Eibarrera joango dira berriro. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren igandean, hilak 21, “Gure esku dago” herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko bost hiriburutan, Baionan besteak beste. Horrez gain, Pantzo Hirigaraik Culture Sport jaialdiaren porrota, eta Itasuko zein Hendaiako erietxeen arazoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen