Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da, Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko lehen lerroan agertu izan da azken bi hamarkadetan. Elkargoaren erronkak ere aipatu ditu, garraio sare publikoa finkatu, hizkuntza politika martxan eman, hirigintza plana osatu, hondakinen kudeaketa antolatu…
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=
1DHVSIHnGCg