Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen […]

Bilboko Sehaska Etxea berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtuko da BBK-k 2021ean amaituko du eraikinaren eraldaketa, Bizkaiko etorkizuneko erronka sozialei erantzuteko. Azken asteetan zabaldutako mezua dugu hau,  Bilbo zaharreko auzokideak prozesu parte hartzailea eskatu zuten Sehaska etxearen etorkizuna zehazteko, hori horrela ez dela izan salatu dute, aurreko larunbatean prentsaurrekoa eman zuten bertan […]