Bilboko sehaska etxearen etorkizuna ezbaian

Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen bizi-baldintzak hobetzeko sortutako eraikina izan da betidanik Sehaska etxea.

2018an, haurtzaindegia itxi zutenean, BBK Fundazioak eta udalak parte hartzeko bide bat irekitzeko konpromisoa hartu zuten, eta gune horren etorkizuneko erabilerari buruzko proposamenak jasotzeko ideia-lehiaketa bat antolatu zuten.

Orduan, auzotar guztiek pentsatze zuten eraikinak auzoko kolektibo pobreen beharrei erantzun behar ziela, hau da, gizarte-kohesioa sustatu eta komunitatea egin behar zela, belaunaldien artean elkar zaintzeko, elkartasunerako guneak sortzeko eta justizia soziala bultzatzeko. Auzoko bizilagunek honako ideiak hauek proposatu zituzten BBK Fundazioak eta udalak zabaldutako lehiaketara: bakardade-egoeran dauden adinekoak elkartzeko gune bat, emakumeen etxea, ikasle eta langabetuentzako prestakuntza gune bat, eta memoria historikoa ez galtzeko espazio bat, auzoko meatzaritzaren industria gogorarazteko.

Auzo asanbladako kide batek dioenez, ideia-lehiaketa hori bere horretan geratu zen eta auzotarrek ez zuten ezer gehiago jakin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Gau beltza, Walt Whitman, Lildami

ol. Aza 13 , 2020
Aquesta setmana, recuperem el Racó de les Lletres que la Jorja va fer sobre Walt Whitman, l’Albae ens porta una història de Halloween i el Marcel ens descobreix el músic de Terrassa Lildami. Asteon, Jorjak Walt Whitman-en inguruan egindako Racó de les Lletres atala berreskuratu dugu, Albaek Halloweeeneko istorio bat […]

Honekin lotuak