Bertsozaleek egutegian gorriz borobildutako data dute bihar: Balkoitik balkoira bertso saioa Algortako Portu Zaharrean iluntzeko 21:30ean. Zehazki, Etxetxu plazan izango da saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariak. Beñat Vidalek kontatu digu bertsolariak gai librean arituko direla, eta umorea ere presente izango dela. Azaldu du, lehen aldiz […]

Urriaren 15en Mungian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Udaberriko fasea jokatu ostean, aurrera jarraituko du txapelketak udagoienean. Urriaren 15ean eta saioz saio abenduaren 17an jokatuko den finalera helduko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Beñat Vidal eta Jone Narbaizaren eskutik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161006_bizkaiko_bertsolari_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.