Bertsozaleek egutegian gorriz borobildutako data dute bihar: Balkoitik balkoira bertso saioa Algortako Portu Zaharrean iluntzeko 21:30ean. Zehazki, Etxetxu plazan izango da saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariak. Beñat Vidalek kontatu digu bertsolariak gai librean arituko direla, eta umorea ere presente izango dela. Azaldu du, lehen aldiz 1999. urtean egin zela lehen aldiz “Balkoitik balkoira” ekimena San Nikolas plazan. Gaineratu du, saioaren helburua berbera izaten jarraitzen duela: Getxo eta inguruetan bertsoaren presentzia presente egotea eta kalitatezko kultura eskaintzea. Vidalek azpimarratu du bertsoaren esentzian oinarritutako bertso saioa dela biharkoa.
Deskargatu hemen.

