30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute ikasleek. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian emaitza entzuteko aukera duzue. Nazioarteko albisteak, tokikoak eta teknologia saioa prestatu dute. Baita kirol saioa […]

Ekainaren 8an Bilbo Hiria irratiak bat egingo du zuzenean 10:00etatik 14:00etara Arrosa Sareko hainbat irratiren artean osatuko dugun emankizun bereziarekin. Gure Esku Dago ekimenak deitutako GureEskuBidea giza-katearen jarraipena egingo dugu unez une, elkarrizketak izango dira, eta ibilbideko hainbat lekutan izango diren berri-emaleen kronikak entzun ahal izango ditugu gure zuzeneko seinalean.