30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute ikasleek. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian emaitza entzuteko aukera duzue.
Nazioarteko albisteak, tokikoak eta teknologia saioa prestatu dute. Baita kirol saioa eta euskal kulturaren ingurukoa ere. Jarraian dituzue entzungai gazteek eginiko saioak.
Lehengo taldeak nazioarteko albisteak ekarri dizkigu.
Bigarren taldeak, tokiko informaziora begira, Euskal Herriko albisteak ekarri dizkigu. Egungo gaiak landu dituzte, osasun egoera esaterako.
Hirugarren saioan kirola izan da protagonista.
Teknologiak hizpide, azken urteotan teknologiak gugan duen eragina aztertu dute.
Saio honetan koronabirusa ekonomian izaten ari den eraginaz mintzatu dira.
Azkenik, euskal kultura oinarri hartuta, musika eta zinema izan dute berbagai saioan.
Saio osoa:
Deskargatu hemen.