Martxoaren 15ean MURSEGO (Maite Arroitajauregi-Eibar, 1977) Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleei bere musika eskaintzera eta azaltzera etorri zen, Kafe Antzokiko hitzaldi musikatuen zikloaren barruan. Bere ibilbidea, gustuak, eta doinuak ederto azaldu zituen, kantuak jotzeaz eta abesteaz gain. Adi!! Zabaldu belarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160407artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Sorpresa pozgarria hartu berri dute Barakaldoko euskaldunek, bertatik Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez: alkatearen arabera, laster eratuko dute Euskararen Aholku Batzordea. Berri ona da, inondik inora, baina lehen gertatzen zen bezala, udalak honen inguruan ateratako oharra gazteleraz baino ez dago idatzita. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150930gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Asteak daramatzate horretan, aldaketa gauzatzeko prest. Presidente berria, aldiz, Sanferminak pasa onodren izango dute, seguru aski hilaren 21 edo 22an. Aldaketarekin jarraituz, gaur goizean Udalbatzarra egin dute Iruñean. Bukatzeko, Mikel Bujandak astelehenean hasiko diren Sanferminak aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150703solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen  

Uda gero eta hurbilago, eta gure estudioan gero ta CD meta handiagoa; asteon heavytxo atera zaigu  Sermonds, Hira, Hotzikara, Kartzarot, Anari… beste batzuen artean; Vinilo Tenpore atalean euskal rockak eman duen talde kuttunetako bat gogoratuko dugu: BAP! Bota atxurrreee!!!. (argazkia: Susana Riko). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150514artayorran.mp3 Deskargatu hemen