Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez […]
BEST
Asteburuan izango dira Bizkaiko emakumeen sortzaileen topaketak Bilbon, aurten Eulalia Abaitua argazkilaria ekarriko dute gogora, horregatik argazkia topaketetako ardatzetako bat izango da. Nahiz eta diziplina ezberdinetako hainbat sortzaile batuko diren. Basquedok jaialdia argazkilaritza garaikidea du hizpide eta aurten adimen artifiziala izango dute hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/231017_piper_amorante_best.mp3 Deskargatu hemen.
Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira berriz ere urriaren 21ean. BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari bizkaitarrari, eta argazkigintzak leku berezia izango du. Bigarren edizio honetako irudi berezia Arrate Etxebarria Hernández diseinatzaile […]